Segurtasuna eta
pribatutasuna:
1. Titularraren datuak
Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari
buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, jarraian web gune honen
titularraren identifikazio-datuak agertzen dira.
Muxikako Udala; helbide soziala: Ugarte auzoa 1 - Muxika 48392 -
Bizkaia
2. Jabetza intelektuala
Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako
legeriak babesten ditu web gune honetako iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak,
argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak, Muxikako
Udalaren alde. Ezin da web gunea, osorik edo zati baten, kopiatu edota argitaratu, ezta
web gunearen tratamendu informatikoa, banaketa, hedapena, aldaketa, eraldaketa edo
deskonpilatzea egin eta titularrari legez aitortutako beste eskubideak erabili ere,
Muxikako Udalak aurretik idatzizko baimena eman barik. Erabiltzaileak ez beste inork web
gune honetan agertzen den materiala erabili dezake bere erabilera pertsonal eta
pribaturako denean, eta debekatuta dago materiala merkataritza xedeetarako edo legez
kontrako ekintzetarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak
Muxikako Udalak dauzka. Muxikako Udala aurreko baldintzak betearazteaz eta bere web
orrietan agertzen diren edukiak behar bezala erabiltzeaz arduratuko da; horrenbestez,
erabiltzaileak eskubide horiek urratuz gero edo bete ezean dagozkion akzio zibilak eta
penalak hasiko ditu.
3. Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoan indarreko legeria jasota dago, eta bere helburua, datu pertsonalen
tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen askatasunak eta funtsezko eskubideak babestea
da, eta batez ere bere ohore eta intimitate pertsonala. Indarreko legeria betetzeko,
Muxikako Udalak erabiltzaileei jakinarazten die web gune honetan ez dela datu pertsonalik
eskatzen ezta erregistratzen ere.
4. Askotarikoak
A.- Muxikako Udalak ez ditu erabiltzailearen ordenagailuan
biltegiratzen diren cookie-ak erabiltzen. Cookie-ak gure ordenagailuak zurera bidaltzen
dituen fitxategi txikiak dira, baina ez digute inolako informaziorik ematen zure izenari
buruz ezta zure datu pertsonalei buruz ere. Erabiltzailea Muxikako Udalaren web orriak
ikusten dabilenean, horren zerbitzariak zure ordenagailuaren IP helbideaz, sartu eta irten
zaren egunaz eta orduaz konturatzen da zuzenean baita begiratu dituzun atalen informazioaz
ere. Nahitaezkoa da zerbitzariak datu hauek jakitea, erabiltzailearekin komunikatu eta
eskatu duen informazioa hari bidaltzeko, eta nabigatzailearen bidez pantailan ikusi ahal
izan dadin.
B.- Muxikako Udalak aurretiaz ohartarazi gabe web gunean dagoen
informazioa eta haren konfigurazioa zein aurkezpena aldatzeko ahalmena dauka.
C.- Muxikako Udalak bitarteko honen bidez hitzematen du
IRUZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ DUELA EGINGO. Ondore hauetarako, hortaz, ez dira iruzurrezko
publizitatetzat hartuko Muxikako Udalaren web gunearen ataletan aurkitu daitezkeen
formazko edo zenbakizko akatsak, atal horietan agertzen den informazioaren mantentzea
edota eguneratzea osorik ez egitearen edo akatsez egitearen ondorioz sortu direnak.
Muxikako Udalak, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsak ahalik eta azkarren
zuzenduko dituela hitzematen du.
D.- Muxikako Udalak hitzematen du EZ DUELA KOMUNIKAZIO
KOMERTZIALIK IGORRIKO HALAKOAK DIRELA ESAN BARIK, Informazioaren gizartearen zerbitzuei
eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa aintzat
hartuta. Ondore hauetarako, ez da komunikazio komertzialtzat hartuko Muxikako Udalaren
BEZEROEI bidalitako informazio oro, baldin eta helburua bezeroaren eta Muxikako Udalaren
arteko kontratu-lotura mantentzea eta bezeroak enpresarekin kontratu duen zerbitzuaren
informazio zein prestakuntza lanak eta beste berezko jarduera batzuk gauzatzea bada.
E.- Muxikako Udalak ez du inolako erantzukizunik, erabiltzaileak web
gune honetara sartzerakoan edota web gunean agertzen diren informazioak erabiltzerakoan
arau aplikagarriren bat betetzen ez badu.
F.- Muxikako Udalak ez du inolako erantzukizunik izango web gune
honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzearen ondorioz sorturiko edo sor
litezkeen edozein motatako kalte-galeren gainean. Web gune honen bitartez erabiltzaileari
hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak atzitzeko aukera ematen dioten estekak
(linkak) eta hipertestua ez dira Muxikako Udalarenak eta ez daude haren kontrolpean;
udalak ez du inolako erantzukizunik horietan agertzen den informazioaren gainean ezta
informazio horretatik eratorri litezkeen ondoreen gainean ere.
G.- Muxikako Udalak ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek
udalarenak izan ez arren web gune honetan agertzen diren marka izen, produktu izen eta
marka komertzialak legez kontra erabiltzearen gainean. Era berean, ez du bere gain hartzen
web gune honetan beste web gune batzuekin egindako estekaduren edukiaren osotasun,
egiazkotasun eta zilegitasunetik sortu daitekeen inolako erantzukizunik.
H.- Azken batez, erabiltzailea da Muxikako Udalaren web gune honetako
zerbitzu, eduki, esteka (link) eta hipertestuaz egiten duen erabileraren erantzule
bakarra. |