Ongi
etorri guztioi, udalaren web gune honetara jo duzuen muxikarroi eta bisitarioi.
Teknologia berriei esker, eta denboraz osatzen joango garen web orri
xume honen bitartez, gure udalerria munduari aurkeztera gatoz. |
Gure herria ezagutarazteko eta herritarrei informazioa eskuratzen
laguntzeko asmoz sortu dugu tresna hau.
Alkatea naizen aldetik, oso harro nago leiho honetan agertu eta
muxikarrok nor eta nolakoak garen, gure ohiturak eta gure paisaia ederra erakutsi ahal
izatearekin.
Eta, era berean, gure herritarrekiko harremanak ahalbidetzearren udalbatzak,
apurka-apurka, euskarri digital honen bidez zerbitzu osoagoa eta hobea eskaintzeko hartu
duen konpromisoa helarazi nahi dizuet.
Bisita zuen gustukoa izango delakoan eta oraindik Muxika ezagutzen ez
baduzue laster ikustera etorriko zaretelakoan, jaso ezazue agur bero bat.
Javier Gezuraga Uriarte
Muxikako alkatea |

Javier Gezuraga Uriarte
Muxikako alkatea |