MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Muxika: Ibilbideak eta Txangoak

Muxika Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren hegoaldean dago. 1965era arte independienteak ziran Ibarruri, Muxika eta Gorozikako elizateek osotzen dabe, eta lau eskualde desbardin ikutzen dauz. Bere lurraldean landazabal atlantiarra nagusitzen da. Bertako auzo sakabanatuek ondare kultural eta historiko garrantzitsua gordetzen dabe, batez be baserriaren arkitektura eta baserritarren jarduerari esker.

Muxikarrek euren herriagaz daukien loturari esker aspaldiko ohitura eta kultur jarduera askok bizirik jarraitzen dabe gaur egun arte: bertsolaritzak, saragiaren hileta ohiturak, otzaragintzak, eta abar. Barnekaldeko herri asko lez, Muxikak be bertako baliabideetan oinarritu eban bere ekonomia: nekazaritza, abeltzaintza eta basoen aprobetxamendua. Jarduera honeek egunotaraino mantentzen dira eta, hon°egatik, gaur egun Muxika da Urdaibaiko herrien artean nekazal ekoizle gehien daukan udalerria.

Natur inguruneari jagokonez, Insignis pinua nagusitzen da bazter guztietan, baina oraindino altxor txiki batzuk gordetzen dauz: Okako haizpi tartea, Askariko baso mistoa, Atxeliko basoa edo Ajuria, Unda, Maume, Gorozikaedo San Román nekazal paisaiak..

Hemendik Muxikako hainbat leku ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
 

Txangoak:

Ibarruri - Unda - Maume

Zugastieta - Bizkargi - San Roman

Oka - Berroja - Ajuria

sartu sartu sartu

Bidea: 7,5 km.

San Pedro eta San Pablo baseliza hartuko dogu abiapuntutzat. Euskal Herriko baserri tipoko...

[jarraitzen du]

Bidea: 11 km.

Ibilbidea Zugastietako tren geltokian hasten da. Hortik Goro­zikako Eleizalde auzora doan bidea...

[jarraitzen du]

Bidea: 4,5 km.

Ibilbide hau Oka auzoan hasten da. Bertan Askari mendiko baso mis­toa eta Okako dorretxea ikusi...

[jarraitzen du]

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566