Oka - Berroja - Ajuria
Bidea: 4,5 km.
Ibilbide hau Oka auzoan hasten da.
Bertan Askari mendiko baso mistoa eta Okako dorretxea ikusi geinkez. Bekoerrotatikjoango
gara, Oka eta Berroja auzoak lotzen dauazan bidetik.
Bide ertzean Oka errearen errekastoa aurkituko dogu. Bere alboko urbazterreko basoan
haltzek, hurretsek, lizarrek eta zumetzek errekaren bidea zaintzen dabe. Pista jarraitu
eta Irazabal auzora helduko gara. Bertan, Biskoa eta Aurtenetxe baserriak aurkituko doguz
Bidea jarraituz Berroja auzora helduko gara. Muino baten gainean dago
eta Urdaibaiko lau puntu kardinalak ikusi leikez bertatik. BerrojaArandia baserriaren
inguruetatik Urdaibaiko ikuepegi panoramiko ederrenak dagoz. Berton Urdaibaiko mahastirik handiena
aurkituko dogu.
Ajuria auzora doan pista jarraituz
nekazal jarduerari esker mantentzen dan landazahal atlantiar ederra ikusi geinke. Auzo
honetan Otxategi Goikoa eta Otxategi Behekoa baserri ikusgarri handiak eta San Juan
Bateatzailea baseliza dagoz.
Beste ibilbide batzuk:
- Zugastieta - Bizkargi - San Roman
- Ibarruri - Unda - Maume
|