Zugastieta - Bizkargi - San Roman
Bidea: 11 km.
Ibilbidea Zugastietako tren geltokian hasten da. Hortik Gorozikako
Eleizalde auzora doan bidea hartuko dogu. Gorozikako
elizara heltzerakoan hareharrizko harrobirantz hartu eta Bizkargi mendirako igoera
hasiko dogu. Bidean pinudiak ikusiko doguz, baina oso gatxa izango da berezkoak diren
ameztiak, hariztiak, gaztainondoak, gereziondoak, lizarrak, elorriak... ikustea.
Arburura heltzerakoan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren mugatatik ibiliko gara Bizkargi
mendi tontorrera heldu arte. Guda zibilean Burdin Gerrikoa izan zanaren gotorleku
honetatik Muxika inguratzen daben paisaia ikusi geinke. Sarraka errekaren bidexka hartuta
Besangiz auzora helduko gara. Hor, Urkieta baserriaren alboan, Eusko Jaurlaritzak Arbola
Berezia moduan izendatu eban artea handia dago. Besangiztik Ugarte
auzorarantz jaitsi eta San Roman baseliza eta Muxika leinukoen dorretxea ikusiko doguz eta
San Román baseliza eta Muxika leinukoen dorretxea ikusiko
doguz.
Hortik aurrera paisaiaren erliebea moteltzen joango da Astelarra auzora heldu arte. Tren geltokiaren aurrean
amaitzen da ibilbidea.
Beste ibilbide batzuk:
- Ibarruri - Unda - Maume
- Oka - Berroja - Ajuria
|