MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Eskola publikoa: Aurkezpena

ZER DA ESKOLA TXIKIA:

Eskola da herri batek dituen zerbitzuen arteko bat oso zerbitzu garrantzitsua gainera. Ikastetxea herri baten arima dela esan daiteke, zaila baita eskolarik gabeko herri bat irudikatzea. Horregaitik, herri txikienek ere eskola bat edukitzea dute amets, eskolarik gabe bizia galtzen baitu herriak.

Eskola txikietako ikasle kopuruen murrizketa dela eta, eskola antolaketa berezia eta propioa burutzera behartuta daude eskola txikiak. Eskola hauetan herriko ume guztiak eskolara joanda ere, ez da egoten adin bakoitzeko ikasle nahikorik gela bat izateko eta adin ezberdinetako ikasleak bildu behar izaten dira. Gela barruan adin ezberdinetako elkarren arteko harremanak guztiz aberasgarriak dira irakaskuntzaren prozesuan etengabe sorteen diren interakzioegaitik. Talde anitz mota horiek, sarritan gurasoen kexkak sortzen dituzte eta arduratuta egoten dira ea heuren seme-alabek beste eskoletako umeek bezain ikaskuntza egokia izango ote duten. Hauek lasaitzeko esan beharra dago, gaur egun eskola txikietako egoera asko hobetu dela. Hainbat irakasle espezialista dude: ingelera, musika, aholkulari, laguntzailea, hizkuntzan indartzeko irakaslea, logopeda, heziketa bereziko irakaslea eta abar. Baita jantokia eta garraio zerbitzuak ere zabaldu dira.

IKASLE GUTXI IZATEN DITUZTE ESKOLA TXIKIEK BAINA BEREN IKASLEEK GAINERAKO ESKOLEK BEZALAKO LORPENAK IZATEN DITUZTE.

  
Eskolako bertsoa
:

Urretxindorran neska-mutilak
gabiltza ikasi nahirik
horretarako gure ahaleginak
sarri ez daude alperrik
famili-giro gure artean
adin guztiak nahasirik
gure herrian eskola barik
ez dago ezer eginik
eskola txiki zabalik eta
herri txikiak bizirik

Doinua: “Mutil koxkor bat”
Hamarreko Haundia

 

 

Datuak

Kokapena:

Kurtzero, 41

C.P.

48392

Herri:

Muxika  Bizkaia)

Tel./Faxa.:

946 251 281

E-mail:

014356@hezkuntza.net

Blog:

http://www.muxika.blogspot.com

Lotura duten atalak:

» Haurtzaindegia.
» Haur eta Lehen Hezkuntza.
» Eskolaz kanpoko jarduerak.

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566