|
|
 |
 |
Ordorikako Txilibrista Renteriak
esanaren arabera, garai haretan bertsolari ugari egoan Muxikan eta ez auzo baten bakarrik.
Bigarren karlistada aurretik ez ei zan bertso bako afari edo ospakizunik izaten, gerora
apurka-apurka galtzen joan bazan be. Balendin Enbeitak be hainbat izen aipatzen ebazan.
Hona hemen hiru lau: |
Ordorikeko Simon Renteria, "Txilibrista" beraren nebea,
oso bertsolari fina, saio baten giputz bateri emondako erantzunak erakusten dauan moduan.
Ibarrurin be baegoan "Txankan" deitzen eutsen bat, abade ikasten ibilia eta
besteari adarra jotea gogoko ebana. Axuxeko (Ajuria) "Naparra", bertsolari
zorrotza eta umoretsua, bertso paperak be idatzia. Meumeko Erramun Zugadi, izen handiko
bertsolaria. Hau inguruko tabernatara jeisten zanean bertso jaia ziurtatua egoan.
Aipatzekoa da "Urretxindorrak", oso gaztea zala Zugastietako taberna baten
beragaz egin eban bertso saioa.
Izan ere, garai haretan, tabernak ziran benetako bertso eskola edo
plaza. "Urretxindorra" heldu bitartean, Bizkaian, taberna inguruan mugitzen zan
bertsolaritza, Gipuzkoan sagardotegien inguruan mugitzen zan moduan. |

Balendin Enbeita "Garriko"
bertso eskolaren sortzailea izan zan 1959an. Hau izan zan Euskal Herriko lehenengo bertso
eskola. |
Herri batzuetan beste batzuetan baino
gehiago; eta ziur Muxika ez zala azkena; entzun bestela Balendin Enbeitari, bere lehenengo
bertsotarako pausuak kontatzean zer dinoskun. "Hamar bat urtegaz hasiko nintzan
aitagaz bertsotan, Muxikako tabernetan, erdi lotsaz, baina zer edo zer egiten nebalakoan
ibilten nintzan. Aititak barre egiten eustan eta animua emon. Hamalau urterako zerbait
moldatzen hasi nintzan eta lotsak be jaurti nituan...". |

"Garriko" bertso eskolak fruituak
emoten jarraitzen dau... |
Eta ez tabernetan bakarrik, otzaragintzetan be,
eta Muxikan hainbat egozan, makina bat bertso paper abesten zan. Itxupiko Bizente Bilbao,
"Aittitte Bixenti" izan dogu otzaragilebertso- kantari famatuena. Batek jakin
zenbat bertso ekian! Egun guztia emon eikean isildu barik eta bertsorik errepikatu barik.
Inork ezin izango dau esan Muxika herri bertsolaria izan ez
danik. .
Euskal Herriko lehen bertso eskola be, "Garriko"
izenekoa, Muxikan, Ariatzako Pedro Ajuriaren "Fuenterrabia" tabernan sortu zan,
1959an, Balendin Enbeitaren gidari-tzapean... |
Jon Enbeitak dinoan eskola horretatik
urtendakoa da, beste batzuen artean, gaur egungo Euskal Herri mailako muxikar bikotea be:
Jon Enbeita bera, Euskal Herriko txapeldunorde eta Araba-Bizkaiko txapeldun ohia eta Jon
Lopategi, Euskal Herriko eta Bizkaiko txapeldun ohia. Beste izen asko aipatu geinkez,
lehengoak zein gaur dabiltzanak; Aritz Lopategi, Oihane Enbeita... baina baten bategaz
ahaztutea txarragoa litzakelakoan, horretan itxiko dogu.
«... itzuli
| jarraitu ...» |
 |
|