|
|
 |
 |
Ohiturak:
Baina beharraz aparte, Muxikan beti egon da, dago eta egongo da,
kultura, kirola, astialdi edo ohituretarako lekua be. Patxiko Bilbao Ariatzakoak arlo
guztiak landu dauz. Beharrean txiki-txikitan hasi zan: zestogintzan. Eta bere maisua bere
aita izan zan: "Aittitte Bixente". «Aita kantaria zan. Beharrean gengozala be,
lehenengo kanta bat eta gero beste bat... Akabeu be ez jakozan egiten», gogoratzen dau.
«Antigualeko kantak izaten ziran. Ikasi egiten ebazan bertsolariek idatzitako
liburuetan».
Gainera, orduko sasoian be bertsolari handiak egozan Muxikan eta
batez be Ariatzan. Batzuk aipatzen hasita, Patxikok ume-umea zala ezagutu eban bat,
gogoratzen dau, «...bertsolari elegantea, Jon Enbeita zan. Artistie zan,
txikitxikitatik... eta boza polita!».
Urteakaz umetxo hori maila handiko bertsolaria egin zan eta berak
kontetan dosku urteetan zehar Muxikak izan dauan bertsotarako tradizinoa: |

Goian: Roman Solaegi, Rufino Sardui Etxebarria,
Patxiko Bilbao Zallo "erri",
Ramon Uruburu "Bizkargimendi", Bitoren Sardui Etxebarria, Lazaro Undabarrena.
Behean: Urban Uribe, Trini Sardui (umea) Arantza Uribe, Angel Sardui
Urresti,
Gillermo Asteinza, Julian Ortuzar, Basilio Abaroa.
1930 / 06 / 22 |
Edozein garaitako Muxikako bertsolaritza aztertzean
ezinbestekoa dogu Enbeitatarren erreferentzia. "Txotxo-Jeuri"-ren aitagandik
hasita (1822), aurrekoen barririk ez dakigu, ez da Enbeitatarren artean, belaunaldi baten
be, bertsolaririk falta izan; eta belaunaldi bakoitzean bat baino gehiago. "Urretxindorra",
bere aita "Txotxo-Jeuri", anaia Imanol eta seme Balendin... izan dira
entzutetsuenak. Baina gaur Muxika moduan ezagutzen dogun herri honetan bazan eta bada
beste bertsolaririk be. Gertatzen dana da, famili honetakoak nabarmentzean, ez herri
mailan bakarrik, baita aberri mailan be, euren izen hori indartsuago heldu jakula.
jarraitu ...» |
 |
|