MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Muxika: Auzoak: Usparitza, Zilloniz y Zugastieta

Usparitza

Usparitza:

Atxeli mendiaren pean dagoan gune txikia da. Berton dago San Migel Arkanjeluaren ermitea, arkitektora gotikoaren barruan sartu leitekela. Gaur egun zaharbarrituta dago, udalak zaharbarritu eban eta. Maiatzaren 15ean San Isidro eta irailaren 29an San Migel jaiak ospatzen dira gaur. Antxina prozesinoa egiten zan San Isidroren irudiagaz, urrunen dagoan baserriraino.

Usparitza gunean Jauregi baserria dago eta berton jaio zan Kepa Enbeita (URRETXINDORRA) bertsolari ezaguna. Gaur egun baserri horretan fruitu-arbolen ekoizpen handia dago.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

«... itzuli

Zilloniz

Zilloniz:

Auzo hau Ugarte auzoaren ganean dago, Mungiara daroan BI-2121 errepidearen ganean, hegoaldeko magalean. 16 etxebizitza dagoz bertan, guztien artean guneko landa-gune tipikoa osotzen dabela.

«... itzuli

Zugastieta

Zugastieta

Auzo hau Ibarruri eta Gorozika eleizateena da, Oka ibaiak banantzen dau eta Ajuriako eta Uroarroko bere ibaiadarrak auzo honetan batzen dira. Guneko jauregi berezienetako bat dago hemen, Etxezarreta jauregia. Jauregiaren fatxadan XVII. mendeko eraikin noble honi izena emoten deutsan familiaren armarria dago eskegita. Bere ondoan, Olabarri errotea dago, gaur egun be erabilten dan errotea hartzen dauan zaharbarritutako eraikina. Ostean beste eraikin bat be badago, antxina burdinolea izan zana, Olazarra izenekoa.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

Eraikin bi horreek presan gordetan zan uraren indarra aprobetxetan eben. Presa hori Ajuriako eta Uroarroko ibaiadarretako urakaz betetako, eustorma bat dago eta horrek Presako izeneko hezegune garrantzitsua sortu dau. Santo Domingo ermitea be badago berton, nahiko abandonauta, eta eskola bat, gaur egun enpresa txiki bat hartzen dauana.

Neoklasiko berantiar estiloko tren-geltokia dago eta, gaur egun, eskualdeko turismo bulegoa dago hemen. Izan be, eskualdearen sarreran dagoanez, erraza da gure eskualdera datozen turista eta bisitariei nora joan azaltzea. Errepide nagusia kurutzauta harrizko eskilara batzuk ikusiko doguz eta, bertotik Gorozika auzora doan errepidera igongo dogu.

«... itzuli

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566