MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Muxika: Auzoak: Ugarte, Unda y Untzigoiti

Ugarte

Ugarte:

San Bizente eleizearen ondoan dagoan baserri moltsoa da. Bertan dago udaletxea, 1780. urtekoa. Bere izenak Ugarte edo Urarte dauka jatorria, hau da, “ur arte”, ibaien artean dagoalako.

Gaur egungo udaletxea jausi egin zan beste eraikin bat egoan lekuan dago, herritarrak eraikin horretan batzen zirala. Udaletxeko fatxadan plaka batek Valentín Uriona txirrindularia gogoratzen dau. 1967an hil zan, 27 urte eukazala, Espainiako txapelketaren urteerean, txapeldun baten ibilbidea eten zala.

Nabarmentzekoa da Ugarteko San Bizente parrokia-eleizea. 1082. urtean Bizkaiko jaun-andreek, Lope Iñiguez jaunak eta Tecla andreak Donemiliaga Kukulako monasterioari emon eutsoen eleiza hori, eta ostean Múgica familiarena izan zan. Antxinako hondarrak kontuan hartuta, eleiza hau eraikin erromaniko garrantzitsua izan zala ondorioztatu leikegu.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu  handiagotu  handiagotu  handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

XVIII. mendean zaharbarrikuntza-lanak egin ziran eta, holan, guztiz aldatu zan eleizearen egiturea, goiburua handituz. Barruan Barrokoko erretaulea dago, XVIII. mendearen amaierakoa.

Berton, nabarmentzekoa da San Bizente titularraren irusdia erdian eta San Pedro eta San Pablo alboetan, bai eta Kristo atikoan be, aingeruak, kerubinak eta santu txikiak dagozala beragaz.

Eleiza honetako organoa be aitatzeko modukoa da: 1760. urtekoa da eta sistema mekanikoa dauka. J. A. de Albisua jaunak eregi eban organoa eta Markinako Karmeldarren komentutik Mundakako parrokiara eroan zan eta, ostean, Muxikako honetara. Diego Amezuak koruko lekuari egokitu eta zaharbarritu eban, XVIII. mendearen amaieran. Izan be, oso garrantzitsua da Diego Amezuaren obretako gitxi gordetzen diralako, eta hau da horreetako bat.

Hiru udal hilerrietako bat Ugarte auzoan dago, eta beste biak Ibarrurin eta Gorozikan dagoz.

49 etxebizitza dagoz Ugarte Goikoa eta Ugarte Bekoa izenekoetan banandutako auzo honetan. Azpimarratzekoa da Igertu baserria. Bentana baten leihoburuan idulkiaren ganeko kurutzea dago grabauta, alboan eguzki-ikurrak daukazala.

Auzo honetako jaiak urtarrilaren 22an, San Bizente, eta Maiatz-Pazkoan dira, maiatza/bagila inguruan.

«... itzuli

Unda

Unda:

Auzo honek baserri moltso bi daukaz. Nabarmentzekoa da Erdi Aro amaierako baserrien arkitekturea, batez be Undagoiti eta Undajauregi etxeena, Bizkaiko interesgarrienetakotzat hartzen dira eta. Azpimarratzekoak dira, baita be, Erregene baserriaren balkoiak eta Undabeitia, daukan portale handiagaitik. Auzo honetan hainbat garbileku dagoz egoera onean; horreek, erropea garbitzeko, animaliei jaten emoteko... erabilten ziran.

San Markos ermitea XVIII. mendekoa da baina orain dala gitxi konpondu da. Datorren apirilaren 25ean, domekea, ospatuko da bertoko jaia.

Auzo honetatik oinez bajatu geintekez Ibarruri-Elexaldera, gaur egun oraindino gordetan dan antxinako galtzada edo “andabide” batetik.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

«... itzuli

Untxigoiti

Untxigoiti:

Landa-auzo hau Ugarte auzoaren ganean dago, eta 7 baserrik osotzen dabe.

«... itzuli

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566