MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Muxika: Auzoak: Muniketa, Oka, Ormaetze y Pozueta

Muniketa

Muniketa:

Sakabanatutako auzoa da, hainbat baserri tipiko eta ikuspegi zoragarria daukazana. Bertotik itsasoa ikusi leiteke. Izan be, 1848an Autzaganeko errepidea hobetu zan arte, horixe zan hegoaldeagaz komuniketako bide nagusia, Durangotik.

Berton dago ASTEI landa-turismoko etxea. Baserri hau zaharbarrituta dago eta jatetxe zerbitzua eskaintzen dau. Bertotik, Oiz mendiaren hegala eta Goraño ikusi leikeguz.

Antxina erromeria egiten zan domeka guztietan.

«... itzuli

Oka

Oka:

Oka auzoak eskualdeko ibairik garrantzitsuenari emoten deutso izena; Mundakako itsasadarraren ardatz nagusia da eta Euskal Herriko padura garrantzitsuenak eratu ostean itsasoratzen da.

Berton dago Okako Torrea, errota eta burdinolez inguratuta. Gaian adituak diranen ustez, gaia ez litzateke bat etorriko Okako antxinako torreagaz, gerrako trantsizino garaian ordeztu eta jauregi-gotorleku bihurtu zala XVII. mendean. Kubo-itxurako eraikina da, handia, lau isuriko estalkia eta hegal zabala daukazala. Bere kokalekua kontuan hartuta, jurisdikzino arazoak sortuko leukez Muxika eta Gorozikaren artean. 1879ra arte Gorozikarena izan zan eta, urte horretan, jurisdikzinoa Muxikarena izatea erabagi eban Aldundiak.

Edurretako Andra Mariaren ermitea be dogu hemen, torretxearen jaubeek eurek sortutakoa. Antxina abuztuan ospatzen zan edurren jaia, baina gaur egun jaubetza pribadukoa da ermitea.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

«... itzuli

Ormaetze

Ormaetze:

Guneko landa-inguru tipikoa osotzen daben baserrien moltsoa da hau be. Berton, Etxekoena etxe-jauregia da aitatzekoa, harlanduz egindako fatxada nagusian harriz landutako armarria daukalako.

Apur bat urrunago, hiru altuerea eta sotoa daukazan baserria ikusi leikegu. Berton, gaur egun erabilten ez dan antxinako errotea topauko dogu, Txakille.

«... itzuli

Pozueta

Pozueta:

Auzo hau landa-izaerakoa da eta 9 baserrik osotzen dabe. Donejakue Bidea auzo honetatik pasetan da, eta gaur egun be trazadura hori adierazoten daben seinaleak dagoz. Auzo honetan Pozueta-Atze baserria da azpimarratzekoa, barrokoko armarria daukalako.

«... itzuli

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566