MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Muxika: Auzoak: Izebal, Kurtzero, Landotz y Maume

Izebal

Izebal:

Zugastieta eta Ajuria artean dago auzo hau eta baserri moltso batek osotzen dau. Berton, auzoari izena emoten deutsan baserria be badago, “etarte” ederra izateaz ganera, landutako egurrez egindako balkoi ederrak eta teilatu-hegal handia daukazala.

«... itzuli

Kurtzero

Kurtzero:

Ganerako auzoakaz konparauta, udalerriko ekonomia-gunea da Kurtzero. Izan be, hemen dagoz udalerriko enpresa batzuk eta berton batzen da biztanleria handiena. Gaur egun hainbat etxebizitza eregiten dabilz.

Auzo honetan dagoz udal pilotalekuetako bat eta Urretxindorra eskola publikoa, Haurreskola be hartzen dauana. Eraikin horretan bertan dagoz udal ludoteka eta liburutegia be.

Auzo honetan nabarmentzekoa da Zubieta-Errota izeneko eraikina, barruan errota ederra daukala. Udalaren jaubetzakoa da eraikina eta laster kultur zentroa izango da, honakoak eukiko dauz-eta: liburutegia, batzarretarako erabilera askoko aretoa, erretiratuentzako zentroa, kontsulta medikoa, farmazia...

1996tik Oka ibaiaren ur-emaria neurtzeko lekua dago berton instalauta. Hori, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Ekintza Sailak eregi eban, Oka ibaitik doazen emariak eskuratzeko. Ingurune honetan Zubietako zubia eta Zubieta baserria azpimarratu behar dira.

Kurtzeron dago udalerriko tren-geltoki bietako bat.

Auzo honetan Santa Luzia ermitea be badago; aurri-egoeran egoan eta orain guztiz zaharbarritu da. Abenduaren 13an ospatzen da bertoko jaia. Auzo honetan nekazaritza eta abeltzaintza azokea egiten da urtero-urtero, bagileko lehenengo domekan.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

«... itzuli

Landotz

Landotz:

Landa-auzo hau sakabanatuta dagozan 12 baserrik osotzen dabe.

«... itzuli

Maume

Maume:

Batez be landa-auzoa da, eta elementu garrantzitsuak daukaz historia, kultura, etnografia eta gastronomia alorrean; besteak beste, aitatzekoa da San Lorentzo ermitea. Ermita barrokoa da, egurrezko korua dauka eta bere inguruan biltzen dau auzoa.

Ganera, Oleako burdinolako hondarrak gordetan dira eta, bertatik 300 m ingurura Asteagana galtzadea dago, Magunasko Atarian. Galtzada hori salgaiak eta pertsonak pasetako antxinako bide baten zatia da; XIV. mendetik XVI. mendera bitartean erabilten zan, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako portuen artean produktuak trukatzeko Euskal Herriko barrualdeagaz eta Gaztelagaz. Orduan, ardaoaren eta arrainaren bidea esaten jakon.

Gaur egun Bizkaiko ardi ustiapenik handiena dago hemen, Idiazabalgo jatorri-deiturea daukan gaztaia egiten dala berton.

Abuztuaren 10ean dira bertoko jaiak, San Lorentzo egunean.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

«... itzuli

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566