Ibarruri-Elexalde:
1965ean Gorozikagaz batera Muxikari batu jakon eleizatea da. Honako
auzo honeek osotzen dabe: Ajuria, Berroja, Burdaria, Izebale, Mauma, Muniketa, Ormaetxe
eta Unda.
Berton erlijino-arkitekturearen adibide bi ikusi leikeguz, eta
Barroko garaiko kurutze-bidea mantentzen dauan bide batek batzen dauz eraikin biak. Andra
Mari eleizea Erdi Aroan dago inspirauta, eta 1930ean eregi zan. San Pedro
eta San Pablo ermita gotikoa (XV-XVI. mendeak) Bizkaiko landa-giroko gotikoaren
eleiza interesgarrienetako bat dala esaten da. Nabarmentzekoa da arku zorrotzeko
aurrealdea, hainbat motibo eta gerrarien irudiakaz apainduta.
Pilotalekua be badauka, erre egin zan eleizearen aurrien ganean
eregi zana. Nabarmentzekoa da, baita be, Ormaza jauregi barrokoa, fatxadan Ormaetxe
armarria daukala.
Ikusgarria da, modu berean, Belostegi baserriaren ondoan dagoan
perretako zaldikoa, orain dala gitxi birgaitu dana.
Ganera, antxina eskolea hartzen eban eraikina be aitatzekoa da, gaur
egun guneko gizarte eta kultur zentroa dala.
Bertoko jaiak abuztuaren 15ean (Andra Mari) eta bagilaren 29an (San
Pedro) ospatzen dira, ermitearen inguruan. |
|