MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Muxika: Auzoak: Ariatza y Astelarra

Ariatza

Ariatza:

Ariatza auzoa Amorebieta-Etxano eta Gernika-Lumo bitarteko errepidearen ertzean dago. Gune honetako asko ospetsuak izan dira txirrindularitzaren munduan (Zesario Sardui, Sotero Lejarcegi, Segundo Barruetabeña, Oskar Elgezabal) eta bertsolaritzearen munduan (Enbeitatarrak, Lopategi, Ortúzar...). 1959an sortu zan Euskal Herriko lehenengo bertsolaritza-eskolea, Garriko. Balendin Enbeitak sortu eban eta gaur egun be bere horretan dirau.

Ariatza gunean Santo Kristo ermitea dago. 1877an sortu zan eta bertan Santikurutzeren gorespena ospatzen da irailaren 14an; hurrengo domekan saragia hobiratzeko jaia egiten da. Jai hori 1922tik ospatu izan da, urtero-urtero, eta Ariatzako herritar guztiek hartzen dabe parte. Hasieran “Saragi” narrua hobiratu baino ez zan egiten, baina gaur egun antzezlana be egiten da. Abadetxea izandakoa dauka berari lotuta.

Gaur egun Iberreko-Errota izeneko landa-turismoko baserria daukagu berton; barrualdean egoera bikainean dagoan errotea dauka zaharbarritutako baserri honek.

handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu handiagotu

«... itzuli

Astelarra

Astelarra:

Muxikako nekazaritza-zelai handienean dago gune hau. Berton nabarmentzekoa da industria-jarduerea, berbarako INAMA enpresea, egurra transformetan dauan enpresea dala, Muxikako enpresarik handiena.

handiagotu handiagotu

«... itzuli

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566