Amona:
Amona auzoa BI-635 foru errepidearen ondoan dago. Oka ibaia
udalerria zeharkatzen dauan ibai nagusia da eta auzo honetatik igarotzen da.
Aita Baradiaranen berbetan, Eperlandatik hurbik, Okana baserriaren
jaubetzea dan Okanabaso dago muino biren artean, eta aspaldi sorginak Akelarreetan
batzartzen ziran bertan. Gaztainondo zahar bat dago hor, Peru, huntzez
estalita, eta XX. mendearen hasierara arte, Mari izeneko beste bat egoan
ondoan. Esaten dabenez, antxina ezkontzak egiten ziran hemen, Peru eta Mari lekuko zirala.
Ehun urtetik gorako gaztainondo bi horreek Gernikako merkatuan egiten ziran erosketetako
ordainketen lekuko be izan ziran. |
|