Nekazarien
elkarteentzako diru-laguntzak, nekazaritza eta abelazkuntzako ustiategiak hobetu ditzaten.
Eskatzaileak:
- Eskabidea aurkezten dutenak legez eratutako nekazarien elkarteak izan behar dira eta
elkarteko kide guztiak, jarduera nagusia nekazaritza duen familia ustiategi bateko
titularrak izan behar dira.
Agiriak:
- Eskabide bat inbertsio bakoitzeko, elkarteko lehendakariak sinatua, eta bertan diruz
lagundu nahi den inbertsioa azaldu beharko da.
- Elkarteak eskabidea aurkezteko hartu duen erabakia egiaztatzeko agiria, elkarteko
idazkariak egina.
Baldintzak:
- Inbertsioa hasi aurretik aurkeztuko da eskabidea.
- Eskatzaileek landare eta abere osasun arloan indarrean dauden arauak bete eta abereen
osasun-kanpainak egin beharko dituzte.
- Nahitaezkoa izango da udal lizentziak eskuratzea, mota guztietako eraikuntzak eta
instalazioak egiteko.
- Eskatzaileak Muxikako udalerrian bizi eta inbertsioak Muxikako udal-mugartearen barruan
egingo dira.
- Eskatzaileek Herri Administrazio guztietako zerga-betebeharren ordainketa egunean izan
beharko dute.
- Eskatzaileek hasierako plana, proposatutako hobekuntza eta amaierako egoera aurkeztuko
dituzte.
Irizpideak:
- Jardueraren interes orokorra.
- Diru-laguntza barik ia ezinezkoak izango liratekeen jarduerei laguntzea.
Betebeharrak:
- Diruz lagundutako jarduera dagokion urteko abenduaren 31 baino lehen amaituta egon
beharko da.
- Jardueraren agirietan eta iragarkietan Muxikako Udalaren laguntza azalduko da.
- Frogagiriak inbertsioa egin eta hurrengo hogeita hamar egunen buruan aurkeztuko dira:
- Inbertsioaren oroitidazkia.
- Diru-laguntza ordaintzeko eskabidea, elkarteko lehendakariak egina.
- Inbertsioaren fakturak.
|