MUXIKAKO Udala
hasiera web mapa

es  |  eu

Muxika

Udala

Udal zerbitzuak

Medikuaren kontsultategiak

Eskola publikoa

Kultura

Bestelakoak

« Hasiera  | Udal zerbitzuak: Diru-Laguntzak eta Laguntza ekonomikoak

Muxikako kultur elkarteentzako diru-laguntzak.

 

Hurrengo arlo hauetan aritzen diren elkarteentzako diru-laguntzak:

  • Kultura.
  • Euskara.
  • Hezkuntza.
  • Kirola.
  • Aisia eta astialdia.
  • Udalerako interesgarriak diren beste arlo batzuk.

 

Baldintzak:

  • Helbide soziala edo egoitza Muxikan izatea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Irabazi-asmorik gabe eratuta egotea.
  • Diru-laguntzaren xede izango diren jarduerak Muxikako udal-mugartean edo Muxikako herritarrekin egitea.

 

Agiriak:

  • Eskabide bat jarduera edo urteko programa bakoitzeko.
  • Egingo diren jarduerei buruzko programa zehatza, eta aurrekontu orokor banakatua.
  • Estatutuen alea, elkarteak Muxikako Udalari diru-laguntza lehenengoz eskatzen dionean eta estatutuetan aldaketaren bat egiten dutenean.
  • Bizkaiko Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza
  • Nagusiak egindako ziurtagiriak, betebeharren ordainketa egunean dutela egiaztatzeko.

 

Eskabideak eta epeak:

  • Jardueren urteko programak: Urtarrilaren 31ra arte.
  • Aparteko jarduera edota jarduera zehatzak: proiektua hasi baino bi hilabete lehenago eta edonola ere, urriaren 30a baino lehen.

 

Irizpideak:

  • Elkartearen egonkortasuna eta jarraitzeko aukerak.
  • Bere jardueren onuradun den pertsona kopurua.
  • Aurkeztutako programaren azterketa.
  • Aurreko ekitaldietako balantzea.

 

Betebeharrak:

  • Jarduerak abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira.
  • Aurkeztu beharreko agiriak:
    • Jarduera-programaren edo jarduera zehatzaren oroitidazkia.
    • Diru-sarreren eta gastuen azken balantzea; fakturak eta frogagiriak aurkeztu behar dira.
    • Programa, kartel, foileto eta abarren aleak.
    • Jarduerei buruzko iragarkietan Muxikako dalaren armarria agertu behar da.
  • Epeak:
    • Urteko programa: diru-laguntza eman eta hurrengo urteko urtarrileko lehenengo astea baino lehen.
    • Jarduera zehatza: jarduera egin eta bi hilabetera, gehienez.

«... itzuli

igo

Legezko oharra | Segurtasuna eta pribatutasuna

MUXIKAKO Udala | Ayuntamiento de MUXIKA
Ugarte, 1 - Muxika 48392 - Bizkaia  |  Tels. 946 252 701 / 946 255 600 - Fax. 946 255 566