Alkatearen mezua

Ongi etorri guztioi, Udalaren webgune honetara jo duzuen muxikarroi eta bisitarioi.

Muxikako alkatea

Teknologia berriei esker, eta denboraz osatzen joango garen web orri xume honen bitartez, gure udalerria munduari aurkeztera gatoz.

Gure herria ezagutarazteko eta herritarrei informazioa eskuratzen laguntzeko asmoz sortu dugu tresna hau.

Alkatea naizen aldetik, oso harro nago leiho honetan agertu eta muxikarrok nor eta nolakoak garen, gure ohiturak eta gure paisaia ederra erakutsi ahal izatearekin.

Eta, era berean, gure herritarrekiko harremanak ahalbidetzearren udalbatzak, apurka-apurka, euskarri digital honen bidez zerbitzu osoagoa eta hobea eskaintzeko hartu duen konpromisoa helarazi nahi dizuet.

Bisita zuen gustukoa izango delakoan eta oraindik Muxika ezagutzen ez baduzue laster ikustera etorriko zaretelakoan.

Agur bero bat;

Aitor Goldaraz Goienetxea
Muxikako alkatea

Muxikako Udala

Udaletxea

Helbidea:
Ugarte auzoa 1 - 48392 Muxika

Tel:

946 252 701 - 946 255 600
Faxa:
946 255 566

Ordutegia:
9:00etatik 13:30era (astelehenetik ostiralera)

E-mail:
alkatea.muxika@bizkaia.org