Dirulaguntzak

 

Eskatzaileak:

  • Eskabidea aurkezten dutenak legez eratutako nekazarien elkarteak izan behar dira eta elkarteko kide guztiak, jarduera nagusia nekazaritza duen familia ustiategi bateko titularrak izan behar dira.

Agiriak:

  • Eskabide bat inbertsio bakoitzeko, elkarteko lehendakariak sinatua, eta bertan diruz lagundu nahi den inbertsioa azaldu beharko da.
  • Elkarteak eskabidea aurkezteko hartu duen erabakia egiaztatzeko agiria, elkarteko idazkariak egina.

Baldintzak:

  • Inbertsioa hasi aurretik aurkeztuko da eskabidea.
  • Eskatzaileek landare eta abere osasun arloan indarrean dauden arauak bete eta abereen osasun-kanpainak egin beharko dituzte.
  • Nahitaezkoa izango da udal lizentziak eskuratzea, mota guztietako eraikuntzak eta instalazioak egiteko.
  • Eskatzaileak Muxikako udalerrian bizi eta inbertsioak Muxikako udal-mugartearen barruan egingo dira.
  • Eskatzaileek Herri Administrazio guztietako zerga-betebeharren ordainketa egunean izan beharko dute.
  • Eskatzaileek hasierako plana, proposatutako hobekuntza eta amaierako egoera aurkeztuko dituzte.

Irizpideak:

  • Jardueraren interes orokorra.
  • Diru-laguntza barik ia ezinezkoak izango liratekeen jarduerei laguntzea.

Betebeharrak:

  • Diruz lagundutako jarduera dagokion urteko abenduaren 31 baino lehen amaituta egon beharko da.
  • Jardueraren agirietan eta iragarkietan Muxikako Udalaren laguntza azalduko da.
  • Frogagiriak inbertsioa egin eta hurrengo hogeita hamar egunen buruan aurkeztuko dira:
        - Inbertsioaren oroitidazkia.
        - Diru-laguntza ordaintzeko eskabidea, elkarteko lehendakariak egina.
        - Inbertsioaren fakturak.