Udalerrian erroldatuta dauden ume, gazte eta helduentzako diru-laguntza da, eta beraien musika eskola dagoen udalerrian erroldatuta ez egoteagatik ordaindu beharreko aldea ordaintzen zaie.
Diru-laguntzaren eskabidearekin batera musika eskolaren ordainketa-egiaztagiria eta eskatzailearen kontu-zenbakia aurkeztu behar dira.