Bidea: 11 km.
Ibilbidea Zugastietako tren geltokian hasten da. Hortik Gorozikako Eleizalde auzora doan bidea hartuko dogu. Gorozikako elizara heltzerakoan hareharrizko harrobirantz hartu eta Bizkargi mendirako igoera hasiko dogu. Bidean pinudiak ikusiko doguz, baina oso gatxa izango da berezkoak diren ameztiak, hariztiak, gaztainondoak, gereziondoak, lizarrak, elorriak... ikustea.
Arburura heltzerakoan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren mugatatik ibiliko gara Bizkargi mendi tontorrera heldu arte. Guda zibilean Burdin Gerrikoa izan zanaren gotorleku honetatik Muxika inguratzen daben paisaia ikusi geinke. Sarraka errekaren bidexka hartuta Besangiz auzora helduko gara. Hor, Urkieta baserriaren alboan, Eusko Jaurlaritzak Arbola Berezia moduan izendatu eban artea handia dago. Besangiztik Ugarte auzorarantz jaitsi eta San Roman baseliza eta Muxika leinukoen dorretxea ikusiko doguz eta San Román baseliza eta Muxika leinukoen dorretxea ikusiko doguz.
Hortik aurrera paisaiaren erliebea moteltzen joango da Astelarra auzora heldu arte. Tren geltokiaren aurrean amaitzen da ibilbidea.