Ibilbideak

Oka - Berroja - Ajuria ibilbidea 

Ibilbide hau Oka auzoan hasten da. Bertan Askari mendiko baso mis­toa eta Okako dorretxea ikusi geinkez.

Bekoerrotatikjoango gara, Oka eta Berroja auzoak lotzen daua­zan bidetik. Bide ertzean Oka erre­aren errekastoa aurkituko dogu. Bere alboko urbazterreko basoan hal­tzek, hurretsek, lizarrek eta zumetzek errekaren bidea zaintzen dabe. Pista jarraitu eta Irazabal auzora helduko gara. Bertan, Biskoa eta Aurtenetxe baserriak aurkituko doguz

Bidea jarraituz Berroja auzora helduko gara. Muino baten gainean dago eta Urdaibaiko lau puntu kar­dinalak ikusi leikez bertatik. Berroja­Arandia baserriaren inguruetatik Ur­daibaiko ikuepegi panoramiko ede­rrenak dagoz. Berton Urdaibaiko mahastirik handiena aurkituko dogu.

Ajuria auzora doan pista jarrai­tuz nekazal jarduerari esker manten­tzen dan landazahal atlantiar ederra ikusi geinke. Auzo honetan Otxategi Goikoa eta Otxategi Behekoa baserri ikusgarri handiak eta San Juan Ba­teatzailea baseliza dagoz.

Irudi hau leiho berrian irekiko da