Informazioa
Izapide honen bidez udalerriko biztanleen erroldan bizilekua aldatzeko eskaera egin daiteke.
Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da.
Estatuan bizi den pertsona orok ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko. Herritarraren datu orokorren edo bizilekuaren aldaketa egiteko, egoera berria beharrezkoak diren dokumentuekin frogatuko da. Herritarrak nahi izatekotan, aldaketak gauzatu ondoren dagokion ziurtagiri edo agiria egiten da.
Baldintzak:
- 16 urtetik gora izatea (gazteagoa izatekotan eta ez emantzipatua, bere legezko ordezkariak egin ahalko du)
- Udalerriko erroldan sartuta egotea.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.muxikakoudala.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Ugarte, 1 (Muxika), kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Muxikako Udaleko telefono honetara: 946 252 701
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.