Izapide honen bidez Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga zati proportzionalean itzultzeko eskaera egin ahal izango da.
Zerga ordaindu ondoren titularrak ibilgailuaren behin betiko baja egiten badu, zergaren zati proportzionala berreskuratzeko eskubidea izango du, behin betiko baja ematen den unetik zergaldi berri batera dagoen denborari dagokiona. Zerga, arautegiak dioen bezala, hiruhileko naturaletan banatzen da lehenengo erosketari edo ibilgailuaren behin betiko bajari dagokionean, alta edo baja egiten den datari dagokiona barne hartuta.