Prozedura honen bidez interesdunak obra handiko lizentzia eskatuko dio Hirigintza Sailari.
Hurrengo eraikuntzek izango dute obra handiko izaera:
Oinplano berriko obrak: Lursail edo orube batean egindako eraikuntzak, lurzorua desberdina denean edo eraikin bat handitzeko altuera edo azalera gehiago ematen zaionean. Eraikuntza baten birgaitze obrak: Eraikuntza baten osotasuna edo gehiengo zatia aldatzen denean bere balio arkitektonikoei egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera-baldintzak hobeak izan daitezen. Berritze obrak, sail eskudunak bere konplexutasunagatik, entitate teknikoagatik edo garrantzi ekonomikoagatik obra handikotzat jotzen dituenak. Eraikuntzen eraispen partziala edo osoa: lizentzia beharko dute berehalako hondamendiaren arriskua dela medio udal agindu batek babesten ez dituenean, edo onartutako eraikuntza-proiektu baten barnean daudenean.