Oka auzoak eskualdeko ibairik garrantzitsuenari emoten deutso izena; Mundakako itsasadarraren ardatz nagusia da eta Euskal Herriko padura garrantzitsuenak eratu ostean itsasoratzen da.
Berton dago Okako Torrea, errota eta burdinolez inguratuta. Gaian adituak diranen ustez, gaia ez litzateke bat etorriko Okako antxinako torreagaz, gerrako trantsizino garaian ordeztu eta jauregi-gotorleku bihurtu zala XVII. mendean. Kubo-itxurako eraikina da, handia, lau isuriko estalkia eta hegal zabala daukazala. Bere kokalekua kontuan hartuta, jurisdikzino arazoak sortuko leukez Muxika eta Gorozikaren artean. 1879ra arte Gorozikarena izan zan eta, urte horretan, jurisdikzinoa Muxikarena izatea erabagi eban Aldundiak.
Edurretako Andra Mariaren ermitea be dogu hemen, torretxearen jaubeek eurek sortutakoa. Antxina abuztuan ospatzen zan edurren jaia, baina gaur egun jaubetza pribadukoa da ermitea.