Batez be landa-auzoa da, eta elementu garrantzitsuak daukaz historia, kultura, etnografia eta gastronomia alorrean; besteak beste, aitatzekoa da San Lorentzo ermitea. Ermita barrokoa da, egurrezko korua dauka eta bere inguruan biltzen dau auzoa.
Ganera, Oleako burdinolako hondarrak gordetan dira eta, bertatik 300 m ingurura Asteagana galtzadea dago, Magunasko Atarian. Galtzada hori salgaiak eta pertsonak pasetako antxinako bide baten zatia da; XIV. mendetik XVI. mendera bitartean erabilten zan, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako portuen artean produktuak trukatzeko Euskal Herriko barrualdeagaz eta Gaztelagaz. Orduan, ardaoaren eta arrainaren bidea esaten jakon.
Gaur egun Bizkaiko ardi ustiapenik handiena dago hemen, Idiazabalgo jatorri-deiturea daukan gaztaia egiten dala berton.
Abuztuaren 10ean dira bertoko jaiak, San Lorentzo egunean.