Auzoak

Kurtzero 

Ganerako auzoakaz konparauta, udalerriko ekonomia-gunea da Kurtzero. Izan be, hemen dagoz udalerriko enpresa batzuk eta berton batzen da biztanleria handiena. Gaur egun hainbat etxebizitza eregiten dabilz.

Auzo honetan dagoz udal pilotalekuetako bat eta Urretxindorra eskola publikoa, Haurreskola be hartzen dauana. Eraikin horretan bertan dagoz udal ludoteka eta liburutegia be.

Auzo honetan nabarmentzekoa da Zubieta-Errota izeneko eraikina, barruan errota ederra daukala. Udalaren jaubetzakoa da eraikina eta laster kultur zentroa izango da, honakoak eukiko dauz-eta: liburutegia, batzarretarako erabilera askoko aretoa, erretiratuentzako zentroa, kontsulta medikoa, farmazia...

1996tik Oka ibaiaren ur-emaria neurtzeko lekua dago berton instalauta. Hori, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Ekintza Sailak eregi eban, Oka ibaitik doazen emariak eskuratzeko. Ingurune honetan Zubietako zubia eta Zubieta baserria azpimarratu behar dira.

Kurtzeron dago udalerriko tren-geltoki bietako bat.

Auzo honetan Santa Luzia ermitea be badago; aurri-egoeran egoan eta orain guztiz zaharbarritu da. Abenduaren 13an ospatzen da bertoko jaia. Auzo honetan nekazaritza eta abeltzaintza azokea egiten da urtero-urtero, bagileko lehenengo domekan.

Kurtzero Kurtzero Kurtzero Kurtzero Kurtzero Kurtzero Kurtzero