Auzoak

Ibarruri-Elexalde 

1965ean Gorozikagaz batera Muxikari batu jakon eleizatea da. Honako auzo honeek osotzen dabe: Ajuria, Berroja, Burdaria, Izebale, Mauma, Muniketa, Ormaetxe eta Unda.

Berton erlijino-arkitekturearen adibide bi ikusi leikeguz, eta Barroko garaiko kurutze-bidea mantentzen dauan bide batek batzen dauz eraikin biak. Andra Mari eleizea Erdi Aroan dago inspirauta, eta 1930ean eregi zan. San Pedro eta San Pablo ermita gotikoa (XV-XVI. mendeak) Bizkaiko landa-giroko gotikoaren eleiza interesgarrienetako bat dala esaten da. Nabarmentzekoa da arku zorrotzeko aurrealdea, hainbat motibo eta gerrarien irudiakaz apainduta.

Pilotalekua be badauka, erre egin zan eleizearen aurrien ganean eregi zana. Nabarmentzekoa da, baita be, Ormaza jauregi barrokoa, fatxadan Ormaetxe armarria daukala.

Ikusgarria da, modu berean, Belostegi baserriaren ondoan dagoan perretako zaldikoa, orain dala gitxi birgaitu dana.

Ganera, antxina eskolea hartzen eban eraikina be aitatzekoa da, gaur egun guneko gizarte eta kultur zentroa dala.

Bertoko jaiak abuztuaren 15ean (Andra Mari) eta bagilaren 29an (San Pedro) ospatzen dira, ermitearen inguruan.

Ibarruri-Elexalde Ibarruri-Elexalde Ibarruri-Elexalde Ibarruri-Elexalde Ibarruri-Elexalde Ibarruri-Elexalde Ibarruri-Elexalde