Ugarte auzoaren ganean dagoan landa-gune honek 27.986 m2-ko azalerea dauka.
Lau puntu kardinalak hartzen dauzan muino baten ganean dago. Sarreran Berroja-Arandia baserria ikusiko dogu eta, bertotik, eskualdearen ikuspegi panoramiko ederrenetako bat eukiko dogu.
Auzo honetan eskualdeko mahasti handienetako bat dago, 13 hektareagaz, eta jatorri-deiturea daukan Txakoli Agirrebeko txakolinaren upeltegia be badago.