Auzoak

Ariatza 

Ariatza auzoa Amorebieta-Etxano eta Gernika-Lumo bitarteko errepidearen ertzean dago. Gune honetako asko ospetsuak izan dira txirrindularitzaren munduan (Zesario Sardui, Sotero Lejarcegi, Segundo Barruetabeña, Oskar Elgezabal) eta bertsolaritzearen munduan (Enbeitatarrak, Lopategi, Ortúzar...). 1959an sortu zan Euskal Herriko lehenengo bertsolaritza-eskolea, Garriko. Balendin Enbeitak sortu eban eta gaur egun be bere horretan dirau.

Ariatza gunean Santo Kristo ermitea dago. 1877an sortu zan eta bertan Santikurutzeren gorespena ospatzen da irailaren 14an; hurrengo domekan saragia hobiratzeko jaia egiten da. Jai hori 1922tik ospatu izan da, urtero-urtero, eta Ariatzako herritar guztiek hartzen dabe parte. Hasieran “Saragi” narrua hobiratu baino ez zan egiten, baina gaur egun antzezlana be egiten da. Abadetxea izandakoa dauka berari lotuta.

Gaur egun Iberreko-Errota izeneko landa-turismoko baserria daukagu berton; barrualdean egoera bikainean dagoan errotea dauka zaharbarritutako baserri honek.

>Ariatza Ariatza Ariatza Ariatza Ariatza Ariatza