Auzoak

Amona 

Amona auzoa BI-635 foru errepidearen ondoan dago. Oka ibaia udalerria zeharkatzen dauan ibai nagusia da eta auzo honetatik igarotzen da.

Aita Baradiaranen berbetan, Eperlandatik hurbik, Okana baserriaren jaubetzea dan Okanabaso dago muino biren artean, eta aspaldi sorginak Akelarreetan batzartzen ziran bertan. Gaztainondo zahar bat dago hor, Peru, huntzez estalita, eta XX. mendearen hasierara arte, Mari izeneko beste bat egoan ondoan. Esaten dabenez, antxina ezkontzak egiten ziran hemen, Peru eta Mari lekuko zirala. Ehun urtetik gorako gaztainondo bi horreek Gernikako merkatuan egiten ziran erosketetako ordainketen lekuko be izan ziran.