San Joan Bataiatzailearen ermitearen inguruan taldekatutako baserrien gunea da eta azpimarratzekoak dira Otxategi-Goikoa eta Otxategi-Behekoa baserriak, handi-handiak diralako.
Halaber, pilotalekua eta antxinako eskolea be badagoz bertan, egitura tipikoagaz, gazteentzako jolas-lokala dagoala.
Gastronomia-alkartea edo txokoa be badago, herriko bazkideentzat.
Bagilaren 24an (San Joan) ospatzen da bertoko jaia.